XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilberrian angulak axalera, negu gau ilunetan.

Martxoaren lehenengo ostiralean mozten bada, ilea, sendoago ateratzen da eta ez da burukominik izaten.

Artzai girotik irten gabe, Zaraitzun eta Erronkarin, eguzkitan dauden harri zabal batzutan abel gorriei gatza ematen zaie.

Gatza harrien gainean jartzen dute.

Ohiturak baditu bere legeak.

Lehenbizikoa, ardiei ez zaiela gatzik eman behar ilargi aldaketa denean, egun horietan emanez gero, modorra bihurturik hil egiten omen dira eta.

Angulak ilberria maite Bizkaian eta Xuberoan, ikazkinak bat datoz, euren eginkizunean ilargiak duen eraginaz.

Ilbeherako ikatza gogorragoa izaten da eta su gitxi egiten dau, jaso du Azkuek Bizkaian.

Eta Xuberoako Barkoxen beste hau: Ilbeherako ikatza gogorrago duzu eta su gutiago egiten dizu.

Baratzetako simaurra noiz egin behar ez den ere argi dagoela dirudi, Euskal Herriko bazter guztietan.

Ilberriz egindako ongarria lizundu eta gogortu egiten da, diote Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Indarra galtzen duela, gehitzen dute Gipuzkoan eta Xuberoan.

Lurrun baten egoten da, bizkaitarren eta Xuberotarren esanetan.

Ikuilutik zelaira ateratzeko neguan aritzen dira gehienbat eta ahal delarik ilbeheran.

Ilberriko simaurrari perretxiko antzeko pinporta zuri batzu ateratzen zaizkio eta ketan bezala egoten da.

Simaur hori lizundu egiten da, zuritu, gogortu eta indarra galdu, Aizarnazabalgo Juan Mari Iruretagoienak esan bezala.

Fermentatze garaian ilberriak izugarrizko eragina du, bai simaurrean, bai landare eta arbolen izerdian edota sagardo txakolinaren egoeran.

Gaur ez dut uste inortxok ilargiari erreparatuko dionik atzazalak mozteko.

Gure aurrekoek ordea, ilberrirako uzten zuten eginbehar hau.

Elorrio aldean jaso zuen Azkuek honoko uste bitxi hau: Ilbeherako ostiraletan ez da atzazalik moztu behar.

Atzazal horrekin deabruak jatekoa prestatzen du, pekatu mortalean dagoenari emateko.

Txerria hiltzeko sasoi egokiari buruz, bat datoz denak eguraldi hotzez egin behar dela esaterakoan.

Ilargiari eginkizun honetarako kasu egiten zaion lekuetan, eritziak elkarrengandik urrun dabiltza.

Nafarroako Zubietan ilberria nahiago dute txerria hiltzeko.

Bertan bizi den Mikel Mindegia aizkolariak dioenez, urdaiazpikoak hobeto kontserbatzen omen dira eta lukainkak hobeto ontzen.

Bizkaian, txarria hilteko egun txarra da ilbarria diote.

Gipuzkoan berriz, ilbeheran txerria hiltzea omen da onena.

Perretxikozaleek argi daukate, lurrak epel eta umel behar duela perretxikoak bere garaian jaio daitezen.

Lehorteak ez du perretxikorik ekarri iazkoan ere.

Dena dela eta horiek horrela izanik, ilargi betea omen da egokien perretxikotarako.

Ilargiak itsasoko marealdietan duen eragin garbia, gauza jakina da.

Urarekin ibaian gora, arrainak ere igoten dira itsasgoratan janari bila.

Angulak itsasotik ibaietarantz egiten du, bertan aingira bihurtu arte bizitzeko.

Ilberri gauetan, itsasgora denean, argiz eta txalupaz betetzen dira gurean itsasadarrak.

Angula gehiago mugitzen da, antza, gau horietan eta hondotik azalera irten nahi izaten omen du sardak, ilargi jaioberriaren printzetara.